Santiago eta Santa Ana jaiak (Morga)
Morga. Pataterrixe Kultur Elkarteak antolatutako udalerriko jai nagusiak ospatzeko batuko dira morgarrak uztailaren 24tik [barikua] 26a [domeka] bitartean. Denetariko ekintzekin gozatuko dute.
EGITARAUA
Uztailak 24, barikua
20:00. Txupinazoa eta poteo musikatua.
22:00. Kontzertuak: Mixerabliak, 48280 eta DJ Zatzaz.
Uztailak 25, zapatua
Egunez. Mozorro eguna. Aurtengo gaia: Olinpiadak .
12:30. Meza Meakaurren.
Gero. Trikitilariak.
14:00. Sukalki txapelketa.
Ondoren. Bazkaria.
17:30. Bingoa.
Gero. Sukalki txapelketako sari banaketa.
Jarraian. Mozorrorik onenaren sari banaketa.
20:00. Taloak.
Azkenik. Musika: EinGo eta Errota.
Uztailak 26, domeka
12:30. Meza, Meakaurren.
Gero. Trikitilariak.
13:00. Tortilla txapelketa.
17:00. Umeen jolasak.
20:00. Txokolatada eta errifen zozketa.