Santa Katalinako mendi martxa (Mundaka)
Argazkia: Gure Arbasoen Herria Kultur Elkartea Mundaka. Hilaren 18an, Santa Katalinako mendi martxa egingo dute Mundakan. Ibilbide luzea, 20 kilometrokoa, 09:00etan hasiko da, eta laburra, 11 kilometrokoa, 10:00etan. Egunean bertan egin beharko da izen ematea, herriko plazan.