Santa Ageda (Kanpantxu)
Ajangiz. Santa Ageda bezpera otsailaren 4an bada ere, ajangiztarrak otsailaren 7an (zapatua) aterako dira oles egitera; 10:45ean Kanpantxuko plazan jarri dute hitzordua, eta bakoitzari bere makila eroateko deia egin die antolatzaileek, baita baserritarrez jantzita joatekoa ere. Gero, amaitutakoan, txokoan bazkaltzeko aukera egongo dela ere jakinarazi dute.
Aurreratu dutenez, aurten jasotako dirua Adouna elkarteari emango diote.
