Santa Ageda (Arratzu)
Arratzu. Agate Deuna dela eta, arratzuarrak otsailaren 7an (zapatua) aterako dira kalera kopla zaharrak abestera. 10:ooetan Elizalden elkartuko dira, eta 15:00etara bitartean auzoz auzo ariko dira abesten, bidea Loiolan amaitzeko.
Batzen duten dirua hurrengo lau taldeei laguntzeko erabiliko dute: COFFIN SIRIS sindromearen elkarterako, Minbiziaren aurkako elkarterako, P.K.U. elkarterako eta Eritasun Neuromuskularraren elkarterako.