'Pista jokoa' familia tailerra, Euskal Herria Museoan (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Pista jokoa familia tailerra, doan, Euskal Herria Museoan. Abenduaren 17an (zapatua), 16:30ean eta abenduaren 18an, (domeka), 12:00etan. 4 urtetik aurrerakoek parte hartu dezakete, heldu baten laguntzagaz.
Joko dibertigarri baten bidez museoa eta bere erakusketa ezagutzeko aukera izango dute parte hartzaileek: “Dirudienez, altxor misteriotsu bat agertu da Gernikako Alegria Jauregian. Lekuko langileek diotenez, goizean iritsi eta bide bat osatzen dutela dirudien hainbat paper zati aurkitu dituzte. Herriko eta inguruetako txikienen laguntza eskatu dute; lagunduko al diezue?”.
Informazioa eta erreserbak: 94 625 54 51 / euskalherriamuseoa@bizkaia.eus