'Perreo feminista' tailerra (Bermeo)
Bermeo. Bermeoko Udaleko Berdintasun Sailak antolatuta, Perreo feminista tailerra eskainiko dute, Negu Morea proiektuaren barruan.
Hiru saio egongo dira guztira; lehena, urtarrilaren 26an [zapatua]. Hileko azken zapatuetan elkartuko dira, 11:00etatik 12:30etara bitartean, Gizarte eta Kultura Etxean.
Ross Dantza Eskolak eskainiko du tailerra, euskaraz. 16 urtetik gorakoek parte hartu dezakete eta izena ematea beharrezkoa da, eta horretarako epea tailerra hasi baino astebete lehenago itxiko da. Izen ematea berdintasuna@bermeo.eus helbide elektronikora edota 688 63 84 49 telefono zenbakira idatzita egin ahalko da. Plaza mugatuak daude.