'Panoli kabareta' antzezlana (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Publiko guztiarentzat den keinu bidezko (testurik ez du) Panoli kabareta clown ikuskizuna taularatuko du Ganso&Cia antzerki taldeak maiatzaren 31n (domeka), 13:00etatik aurrera, Merkurio iturrian. 36. Antzerki Astearen baitan antolatu duten ikuskizuna da, aste horri amaiera emateko balioko duena.
Autoestimu gaindosia duten bi pertsonairen istorioa kontatzen du ikuskizunak, hori zirkuko parodia bihurtzen baitu: “Artista izan nahi zuten. Autolaguntza liburu bat irakurri zuten. Esperientziarik izan ez arren, beraiengan konfiantza izatea erabaki zuten. Beraz, ausartu ziren bi lagunei buruzko kontakizuna da hau”, diote antzerki taldekoek.
Onartu dute bi pertsonaia horiek ez direla zirku edota vodevil-aren historian oroituak izango, baina behintzat barre batzuk botako dituztela bertaratzen direnek: “Magiak, vodevilak edo akrobaziak elkarri eskua ematen diete porroten popurri batean eta arrakastaren batean (garaiz kanpo, hori bai)”.