Olentzero eta Mari Domingi Lurgorrin (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Olentzero eta Mari Domingi helduko dira Lurgorri auzora domekan (abenduak 22), arratsaldeko 18:00etan. Kalejira musikatua egingo dute Kalapitaka Rock eta Folk-ek lagunduta. Ostean, Olentzerorekin eta Mari Domingirekin argazkiak ateratzeko tartea izango da, eta azkenik, txokolate edana. Gogoratu dute, txokolatea edan nahi izatekotan, edalontzia bakoitzak etxetik ekarri beharko duela.