Olentzero eta Mari Domingi (Errigoiti)
Errigoiti. Olentzero eta Mari Domingi Errigoitira ailegatuko dira abenduaren 23an (astelehena), 19:00etan. Udaletxean jarri dute hitzordua horiekin, eta, ostean, txokolate beroa izango dute aukeran, Uriko tabernan.