Oka ibaian arraun saioa (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Uda dator, eta Berbalagunek jarduera freskagarria prestatu du: Elantxobeko arraun elkartearen laguntzarekin, hastapeneko arraun saio bat Oka ibaian. Ekainaren 3rako (eguaztena) hitzordua jarri dute, 10:00etan, Idigako aparkalekuan. Izena ematea ezinbestekoa izango da, 600 48 20 10 telefono zenbakira idatzita.