Oinarrizko mekanika tailerra (Bermeo)
Bermeo. Bermeoko Udalak Oinarrizko mekanika tailerra antolatu du, 18 urtetik gorako emakumeentzako. Hiru saio izango dira, eta lehenengoa urtarrilaren 15ean [eguena egingo dute, 17:00etatik 20:00etara artean. Izena eman behar da: berdintasuna@bermeo.eus helbidera idatziz edo 688 63 84 49 telefono zenbakira deituz.
Tailerrean autoen mekanikaren oinarrizko ezagutza bereganatuko dute parte hartzaileek: osagai nagusiak, sistema eta funtzio ezberdinak, autoa prest izateko zaintzak, mantentze-lanak…