Nuntxaku Gauak: Bakarrizketa Gaua (Bermeo)
Bermeo. Nuntxaku Kultur Elkarteak antolatuta, Bakarrizketa gaua egingo dute otsailaren 13an [barikua], 20:00etatik aurrera, Kapillan. Jokin Ansotegi, Asier Galarza eta Xabier Arraztoa izango dira oholtzara igoko diren umoristak.
Kapilleko ateak 19:30ean irekiko dituzte eta sarreren prezioa 8 eurokoa izango da.