'Nolako ekonomia eta etorkizuna nahi dugu herri txikietan?' hitzaldia (Ibarrangelu)
Ibarrangelu. Gu Kostaldea Herrigintzan plataformak Nolako ekonomia eta etorkizuna nahi dugu herri txikietan? hitzaldia antolatu du ekainaren 16rako (martitzena), 19:30ean, Ibarrangeluko kultur etxean.
Hurrengoak ariko dira bertan: Rosa de la Asuncion (‘Datuak, gabeziak eta indarrak’), Haizeder herri eskolakoak (‘Herri txikietan biharko eskola nola egin’), Nerea Hormaetxe Behargintzako ordezkaria (‘Garapen lokaleko esperientziak’), Gu Kostaldekoak (‘Leiho berri bat’) eta Jose Luis Roncero(‘Cultura, comunidad y futuro desde el territorio’).