Natxituko bertso afaria (Ea)
Ea. Nerea Ibarzabal eta Amets Arzallus izango dira abenduaren 6ko bertso afaria musikatuko duten bertsolariak, Natxituko bolatokian. 21:00etan emango diote hasiera, eta sarrerak 22 eurotan eskuratu daitezke, aurretiaz izena emanda. Horretarako 645 703 737 telefono zenbakia ahalbidetu dute, eta abenduaren 1era arte eman daiteke izena.