'Nagore' dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia (Forua)
![](https://busturialdea.hitza.eus/site/files/2024/12/nagore-forua.jpg)
Forua. Foruko Udalak antolatuta, Nagore dokumentalaren* proiekzioa egongo da abenduaren 13an [barikua], 18:00etan, Foruko Udaletxean. Dokumentala ikusi ostean, Asun Casasolarekin (Nagoreren ama) solasaldia egongo da. Doan izango da.
*Nagore Laffage gaztearen hilketa bortitza du ardatz documental honek. Jose Diego Yllanesek hil zuen Nagore 2008ko sanferminetan.