'Mute' antzerkia (Ea)
Ea. HEA Kultura Elkarteak eta Eako Udalak elkarlanean antolatuta, Mute antzerkia eskainiko dute irailaren 20an (barikua), 19:00etan, Eako frontoian.
Mutatzea pertsona, animalia edo gauza baten itxura, izaera, egoera… aldatzea da. Etengabeko zerbait da mutazioa, eta egiturak edo pertsonak aldatzeko deia egiten du Mute antzezlanak: “Muta ditzagun egiturak, edota pertsonak ere bai, aurrera egiten jarraitzeko, urrunago edo gorago iristeko, are eta zailagoa den horretara”: