'Mussche' liburuari buruzko tertulia saioa (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Euskal literaturako tertulia saioa antolatu du Euskal Herria Museoak urtarrilaren 29rako (barikua), 17:00etan. Urteko lehenengo saioanm Orratz-Begia erakusketarekin lotuta, Kirmen Uribe idazle ondarrutarraren Mussche lana landuko dute, 36ko gerraren garaian Belgikara erbesteratu ziren euskal haurren bizipenak kontatzen baititu eleberriak.
Saioa doakoa da, baina aurretiaz izena-eman beharko da, 94-625 54 51 telefono zenbakira deituta edota euskalherriamuseoa@bizkaia.eus helbide elektronikora idatzita.
Saioak lau hilabetero egingo dituzte, saioetan aurretiaz aukeraturiko eleberriekin, eta begirada Euskal Herriko ondarean jarrita.