Museoen Gaua, Euskal Herria Museoan (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Museoen Gaua, maiatzaren 25ean (zapatua) Euskal Herria Museoan (museoa zabalik egongo da 22:00ak arte). Gure kultura gastronomikora begiratzeko helburuagaz antolatzen dute Museoen Gaua. Aurten patata izango da aztertuko duten lehengaia, eta horretan sakonduz, hitzaldiak, tailerrak eta patata oinarri gisa darabilten elaborazio gastronomikoen dastaketa eskainiko dute.
- 16:30. Patataren bidaia familia tailerra, doan. 4 urtetik aurrerako umeekin parte hartu ahalko da.
- 19:00. Hitzaldia eta dastaketa (10 euro). Patataren historia eta gaur egungo produkzioari buruz mintzatuko dira gonbidatutako adituak. Ondoren, Zallo Barri jatetxeak prestatutako dastaketa menua izango da.
- Bi jardueretarako erreserba egin behar da: euskalherriamuseoa@bizkaia.eus