Museoan gaua (Euskal Herria Museoa)
Gernika-Lumo. Museoan Gaua. Gure Azokak. Maiatzaren 14an (zapatua) Euskal Herria Museoan.
Euskal Herria Museoak bere ohiko Museoen Gaua ospatuko du bere tematika berreskuratuz, gastronomia. Aurten, jaki zehatz bat landu beharrean gure azokak, haien jatorria eta bilakaera jarriko dute aztergai. Nola ez, hainbat ekintzetan parte hartzeko aukera izateaz gain, bertoko produktuen dastaketa eskainiko dute.
- 16:30. Talo tailerra, doan (4urtetik gorako umeak helduen laguntzagaz)
- 17:30. Bisita gidatua, doan: Alegria Jauregia, historia eta leinuak (euskaraz)
- 18:00. Bisita gidatua, doan: Alegria Jauregia, historia eta leinuak (gasteleraz).
- 19:00. Hitzaldia eta dastaketa. Azokak eta merkatuak euskal lurraldeetan: ibilbide historia hitzaldia emango du EHUko Imanol Vitoresek. Bertoko produktuen dastaketan, Baserritik Gernikarak prestatutako pintxoak eta Aitor Aurrekoetxeare taloak.
Leku mugatuak daudenez, erreserba egin behar da: 94-625 54 51/ euskalherriamuseoa@bizkaia.eus