'Mugikorrekin harreman egokia helburu' hitzaldia, Astran (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak familia eta hezitzaileentzako hitzaldiak antolatu ditu Gernika-Lumon, guraso zein hezitzaileei haur eta nerabeen ongizaterako gakoak eskaintzea helburu hartuta. Hala, urtarrilaren 17an (zapatua), Astran, 11:00etatik 13:00etara bitartean, haur eta nerabeek mugikorrekin duten harremana aztertuko dute. Horretarako, hezkuntza eta osasun digitalean aditua den Telmo Lazkanok zenbait jarraibide eskainiko ditu, “mugikorrekin harreman egokia helburu hartuta”.