'Mr Bo' antzerkia, Lizeo Antzokian (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Mr Bo izeneko antzerkia, martxoaren 24ean (igandea), 12:30etan, Lizeo Antzokian.
Bo jauna maskara eta komedia uztartzen dituen Marie de Jonghen lan berria da. Familia osoari zuzendutako ikuskizuna, hitzik gabe kontatutakoa, Amour edo eta Izar ikuskizunen ildo bertsutik. Baina honako honetan badago ñabardura garrantzitsu bat, aurrekoekin alderatuta ikuskizun hau haur txikiagoentzat egokia izango da, 3-4 urtetik gorakoentzat. Clowna eta Naifa uztartuko ditugu horretarako.