Mendi irteera (Gautegiz Arteaga)
Gautegiz Arteaga. Artie Gazte Asanbladak Ereñozarrera mendi ibilaldia antolatu du urriaren 19an [domeka]. 10:00etan jarri dute hitzordua, herriko plazan. 14 kilometroko ibilbidea izango da, hiru ordu inguruan egitekoa. Herrira itzulita, poteoan batuko dira.