Mendi irteera Burretxaganera (Gautegiz Arteaga)
Gautegiz Arteaga. Artiako Gazte Asanbladiek antolatuta, mendi irteera egingo dute Burretxaganera martxoaren 22an (domeka), eta 09:00etan aterako dira herriko plazatik. Jakinarazi dute 14 kilometroko ibilbidea dela prestatu dutena, gutxi gorabehera hiru ordutan egitekoa, eta, hori amaitutakoan poteoan bilduko dira. Diotenez, zailtasun ertaineko ibilbidea da, eta herritarrak gonbidatu dituzte parte hartzera.