Mendi irteera (Bermeo)
GR-38 Arrain eta ardoaren ibilbidearen 3.etapa egingo dute martxoaren 25ean, Albaina eta Estibaliz artean: 23 km. Irteera Albainatik 09:15ean. Bermeoko Zubiaur tar Kepa 30 kaletik aterako da autobusa (8 euro) Albainarantza, 07:00etan. Mundakan, Busturian, Gernikan eta Zornotzan egingo ditu geralekuak. Autobusez joan nahi duenak izena eman beharko du info@sollube707.com helbidera idatzita edo 676 62 01 95 telefonora deituta.