Mendata Ezagutuz (Mendata)
Mendata. Irailaren 7an mendiak eta kirolak bat egingo dute Mendatan, Mendata Ezagutuz proban: Mendatako XXIV. Ibilaldi Neurtua eta XIX. Mendi maratoia egingo dituzte. Antolatzaileek 500 parte hartzailetan jarri dute muga, eta izen ematea zabalik dago, irailaren 4ra arte; izena ematea sarean egin behar da Mendata Ezagutuz webgunean, baina, salbuespen gisa, gehienezko parte hartzaile kopurua igaro ezean, egunean bertan ere izena emateko aukera egongo da, irteera baino 30 minutu lehenago, Mendatan bertan.