Memoria tailerra (Gautegiz Arteaga)
Gautegiz Arteaga. 60 urtetik gorakoentzat memoria tailerra antolatu du Gautegiz Arteagako Helduen Elkarteak. Ana Askondok gidatuko ditu, eta otsailaren 11tik martxoaren 25era bitarteko asteazkenetan bilduko dira, Helduen Elkartearen lokalean. Udal ordezkariek jakinarazi dute izena ematea beharrezkoa izango dela, eta otsailak 8ra arteko epea jarri dute horretarako: kultur etxean zein whatsapp bidez eman daiteke izena, 656 77 51 48 zenbakira idatziz.