Mari Sorgin irakur-jolas txokoa (Gernika-Lumo)

Gernika-Lumo. 3-5 urte bitartekoei eta bere gurasoei zuzenduta dagoen irakur-jolas txokoa hartuko du Gernika-Lumoko Udal Liburutegiak, barikuan (martxoak 28). Hiru saio izango dira guztira eta saio guztietara etortzeko konpromisua hartzea ezinbestekoa dela jakinarazi dute. Aurretiazko izen ematea ere eskatu dute, gainera, 944 65 00 31 telefonora deituz.