'Madness' ikuskizuna (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Yllana eta Primital Brothersek indarrak batu dituzte berriro, eta Madness ikuskizuna sortu dute. Hori aurkeztuko dute Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian urtarrilaren 17an (zapatua), 19:00etan.
Sistemaren bazterretako bizitzari buruzko komedia musikala da Madness, eta aktoreek zera esango dute: teknologia mitologia berria dela, eguneroko bizitza zoramena dela, barrea sakratua dela eta a capella kantatzea gizartearekiko aingura dela.