M8ko kontzentrazioa (Sukarrieta)
Argazkia: Sukarrieta-Kanalako Emakumeen Elkartea Sukarrieta. SUKARRI Elkarteak (Sukarrieta-Kanalako Emakumeen Elkartea) Emakumeen Nazioarteko Egunean (martxoak 8) kontzentrazioa deitu du. Sukarrietako plazatxoan jarri dute hitzordua, 12:00etan, eta esan dute ondoren bazkaria ere egingo dutela Plazatxo tabernan. Hori bai, gogoratu dute bazkarirako izena ematea beharrezkoa izango dela; 685 891 529 telefono zenbakia ahalbidetu dute horretarako, eta aurreratu dute apuntatzeko azken eguna eguena (martxoak 5) dela.