M8ko emakumeen bazkaria (Muxika)
Muxika. Emakumeen Eguna da Martxoaren 8a (domeka), eta aldarrikapen egun horretarako pare bat jarduera prestatu ditu Muxikako Udalak.
Martxoaren 6an (barikua), 19:30ean, Ariatzako eskolan bilduko dira Etxea antzezlana ikusteko, baina, martxoaren 8an bertan, Muxikako, Ibarruriko eta Gorozikako emakumeak herri bazkarian elkartuko dira, 14:00etan. Ondoren, erromerian bilduko dira Josepa Kale Kalegaz.
Bazkarian egoteko aurretiaz izena eman beharko da, Zubieta Errota liburutegian, martxoaren 5a (eguena) aurretik.