Lurgaia Fundazioak antolatutako landaketa (Morga)
Morga. Lurgaia Fundazioak antolatutako landaketa, otsailaren 10ean (zapatua), 09:00etan, Meakar auzoan. Bertako espezieen zuhaitzak eta zuhaixkak landatzeko jardunaldia Butroi Bizirik Trantzizioaren laguntzarekin egingo dute, eta “antzinako basoen zati txiki bat berreskuratu” nahi dute bertan.
Izen ematea (otsailaren 8a baino lehen): info@lurgaia.org