'Literatura eta Ondarea' saioa, Uxue Alberdigaz (Euskal Herria Museoa)
Gernika-Lumo. Literatura eta Ondarea saioa, Uxue Alberdigaz haren Dendaostekoak liburuari buruz, martxoaren 24an, 17:30etik aurrera, Euskal Herria Museoa.
Uxue Alberdi idazle, bertsolari eta kazetariagaz egingo dute saioa. Berak idatzitako Dendaostekoak (Susa) eleberrian jorratutako gaiei buruzko eztabaida interesgarriak sortzeaz gain, dinamikak euskarazko irakurzaletasuna sustatzea du helburu. Euskal literatura, izan ere, Euskal Herriko historiarekin, ohiturekin, sinesmenekin, lekuekin eta jendearekin bat doa.
Aldez aurretik izena eman behar da 94 625 54 51 telefono zenbakira deituta edota euskalherriamuseoa@bizkaia.eus helbide elektronikora idatzita.
Oharra: Partehartzaileak materiala bere kabuz lortu beharko du eta erreserba egiterako orduan landuko den atala adieraziko zaio.