Literatura eta ondarea Euskal Herria Museoan (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Euskal literatura oinarri hartuta, Euskal Herriko historia eta kulturari buruzko gaiak mahaigainean jarriko dituzte, giro atsegin eta erosoan, otsailaren 26an (eguena), 17:00etan, Euskal Herria Museoan. Txillardegi idazle donostiarraren Putzu eleberri historikoa landuko dute, izan ere Bigarren Karlistadiko gora beheratan kokatuta baitago protagonista. Ekimena doakoa da, baina izena eman beharko da, 94-625 54 51 telefonora deituta edota euskalherriamuseoa@bizkaia.eus helbide elektronikora idatzita.