Liburutegien Nazioarteko Eguna: 'Gora liburutegiak!' bertso saioa (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Liburutegien Nazioarteko Eguna: Gora liburutegiak! bertso saioa (barikua), Lilibertsoren eskutik, 17:30ean, liburutegian.
Parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da liburutegian:94-465 00 31
Arduradunen berbetan, liburutegien balioa modu “alai eta dibertigarrian” erakusteko proposamena da, eta gogoratu dute Liburutegien Nazioarteko Eguna ospatzeko asmoa herritarrei liburutegien garrantzia helarazteko sortu zela.