Landare exotikoak kentzeko jardunaldia (Gautegiz Arteaga)
Gautegiz Arteaga. BirdLifek, Urdaibai Bird Center eta Correosegaz batera, Landare exotikoak kentzeko boluntariotza jardunaldiak antolatu ditu azaroaren 5ean, 12an, 19an eta 26an, 09:00etik 15:00etara. Urdaibai Bird Centerreko aparkalekuan jarri dute elkartzeko hitzordua.
Saioen edukiera mugatua denez, parte hartu gura dutenek izena eman behar dute aurretiaz: euskadi@seo.org.