Landaketa Berrekondon (Mendata)
Mendata. Lurgaia Fundazioaren hurrengo jarduera Mendatan izango da. Berrekondon, hain zuzen. Hala, 09:30ean jarri dute Muxikako Ariatza auzoko autobus geltokian, ahalik eta auto gitxienetan joateko. Zuhaitz eta zuhaixken landaketan bilduko dira, hala, interesdunak. Esan dute izena eman behar dela, https://lurgaia.org/eu/landaketa-mendatan-4/ estekaren bidez.