Korrikarako motorrak berotzen (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Martxoaren 25eko (eguaztena) 24. Korrikaren ailegaera dela eta, Gernika-Lumoko hainbat talde bildu dira arratsalde eta gauerako egitaraua prestatzeko: Txutxu, Ross, Gernika Atletismo, Gazte Euskaltzaleon Sarea, Korrika eta Mobidu. Hala, 19:30ean hasita, denetariko jarduerak prestatu dituzte Astran.
EGITARAUA.
19:30. Herri kirolak eta jolasak.
21:30. Afaria.
Ostean. Bingo klasikoa.
Gero. Kontzertuak: Taixuz eta Gorriontxu eta Laztana.
Goizaldean. Zumba eta beroketak.
03:00. Gazte kilometroa.