'Kopaz kopa' antzerkia (Bermeo)
Bermeo. Ados Teatroaren Kopaz kopa antzerkia, martxoaren 25ean (barikua), 20:00etan, Bermeoko Kafe Antzokian.
Sarrera: 10 euro (7,5 deskontudunek). Martxoaren 14tik salgai daude Gizarte eta Kultura Etxean eta www.giglon.com-en.
“Komedia bata da, itxuraz xaloa, dibertigarria eta lasaia, baina aurrera egin ahala sakonago agertu, eta, tarteka, mingarri eta labainkorra egingo da. Entretenitzeari utzi barik, hainbat gai sakonen aurrean ipiniko du ikuslea: bakardadea eta indibidualismoa, adiskidetasuna, denbora iraganaren eta gaztaro galduaren malenkonia, norbere mugak gainditzea eta bizitzaz gozatzea. Bizitzaz gozatzeko tentazioan jaustera gonbidatzen zaitu, arrunta eta prosaikoa gainditzera, etsipen eta samintasunean jausi barik”.