Konbutxa tailerra (Ea)
Ea. Konbutxa tailerra antolatu dute Ean, zapaturako (otsailak 28). Bedaronako txokoan jarri dute hitzordua, 11:00etan. Antolatzaileek gogoratu dute izena ematea beharrezkoa dela, eta horretarako 629 20 31 13 telefono zenbakia ahalbidetu dute, whatsapp bidez izen emateak errazteko. Etxetik poteak eramateko eskatu dute, horrela tailerrean bakoitzak egindako konbutxa etxera eramateko aukera egongo dela.