'Komunikazioa eta hezkuntza klimatikoa: emozion eta ekintzaren bidez ahalduntzea' jardunaldia (Busturia)
Busturia. Komunikazioa eta hezkuntza klimatikoa: emozion eta ekintzaren bidez ahalduntzea jardunaldia, azaroaren 28an (eguena), 09:00etatik 14:30era, BBK Urdaibai Zentroan.
Izena eman HEMEN
Jardunaldia azaroaren 28an egingo da, Hezkuntza Klimatikoaren Mundu Egunean, eta hausnarketarako, ikaskuntzarako eta ekintzarako gunea izan nahi du. Egungo erronkei helduko diete; besteak beste, nola komunikatu eraginkortasunez klima-aldaketari loturiko informazioa, zer garrantzi duten emozioek trantsizio ekosozialean eta nola ahaldundu litezkeen herritarrak ekiteko gai izan daitezen. Ekitaldiak hainbat gako eta tresna praktiko eskainiko ditu, “errazagoa izan dadin erresonantzia emozional handiko narratiba inklusiboak sortzea eta klimari loturiko konponbide eraldatzaileen aldeko mobilizazioa sustatzea”.