Kalistenia saioak (Bermeo)
Bermeo. Kalistenia tailerra egingo dute apirilaren 9an [eguena], San Martineko parkean. 16 urtetik gorakoentzako saioa izango da eta bi mailatan banatuko dira parte hartzaileak: 17:00etatik 18:30era oinarrizko saioa egingo dute, eta 18:30etik 20:00etara, saio aurreratua.
Izen-ematea dagoeneko zabalik dago. Kirol instalazioetako abonatuek aplikazioaren, webgunearen edo kiroldegiko harrerako makinaren bidez eman beharko dute izena; abonatu ez direnek, berriz, kiroldegian bertan formalizatu beharko dute inskripzioa.