Kabidxen Tratu Onen Dekalogoari buruzko lehenengo lan saioa (Bermeo)
Bermeo. Kabidxen Tratu Onen Dekalogoari buruzko lehenengo lan saioa, ekainaren 6an (barikua), 18:30ean, Kabidxen.
Antolatzailea: Kabidxe (Plazako gune soziala)
Dinamizatzailea: Bermeoko Mugimendu Feminista
Aurten Kabidxek 10 urte beteko ditu, eta bertako eragileek Tratu Onen Dekalogoa ekimena martxan ipiniko dute. Helburua da “aniztasunetik eta errespetutik, denen artean indarkeririk bako eta elkarbizitzarako espazio zaindu eta gozoa sortzea”. Horretarako, hainbat lan saio antolatu dituzte. Lehenengo saio hori dekalogoaren ezaugarritzea izango da.; denen artean, dekalogoaren izaera eta oinarriak definituko dituzte.