Josu Goikoetxearen 'Zer luzea negu hau' liburuaren aurkezpena (Gernika-Lumo)
Josu Goikoetxea gernikarrak Zer luzea negu hau liburua aurkeztuko du urriaren 17an (eguena), 19:30ean hasita udal liburutegian. Idazleagaz eta Zihara Enbeitagaz solasaldia egingo dute.
Goikoetxearen lehenengo poema liburua da Zer luzea negu hau. Bizitzaren erdi parean dagoen pertsonaren balantze baten antza hartzen zaio batzuetan: guraso zaharrekiko harremana ageri da, alaben erreferentziak ere bai, eta oro har bizitzari emandako begirada heldua, pasatakoen esperientziak emandako soseguarekin baina adimena errealitate berriei pizturik duenaren ernetasunarekin.