Jaietan eraso sexistei erantzuna emateko protokoloa lantzeko saioa (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumoko Andra Mari eta San Pedro jaietan eraso sexistei erantzuna emateko protokoloa lantzen jarrituko dute udalerriko emakumeek. Batzar irekian batuko dira gaur (ekainak 18), 18:00etan, Astran.
Udalerriko emakumeen ekarpenak eta zeresanak landuko dituztela aurreratu dute.