IV. Gilda Txapelketa (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Gernikako Merkatari, Ostalari eta Zerbitzu enpresen elkarteak VI. Gilda Txapelketa antolatu du, irailaren 18an [barikua] hasi eta urriaren 4a [domeka] bitartean. Txapelketa bariku, zapatu eta domeketan egongo da martxan, eta taberna parte hartzaileak kartel bereizgarriagaz identifikatu ahal izango dira. Hiru establezimendutan gilda dastatuz, zigiluak lortuz eta gozoena bozkatuz sariak lortzeko aukera egongo da.