Itsasoko Andrak - II. Jardunaldia (Bermeo)
Bermeo. Arrantzaleen Museoak antolatuta, Olatuaren enbatean. Emakumeak eta itsasoa XX. mnedean aldi baterako erakusketarekin lotutako Itsasoko andrak konferentzia zikloaren bigarren jardunaldia egingo dute martxoaren 5ean [eguena], 18:00etatik 20:00etara, Arrantzaleen Museoan. Leku mugatuak daudenez, aurretik izena ematea beharrezkoa izango da, 94-688 11 71 telefono zenbakira deituz edo arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus helbide elektronikora idatziz.
Ane Zulaikaren Emakumeak blai filmaren proiekzioa eta solasaldia egingo dituzte. Ekintzaren helburua “herritarren hausnarketa, elkarrizketa, gogoeta eta begirada suspertzea” da, itsasoarekin izandako eta mantendu beharreko lotura historikoa, soziala eta kulturala hizpide izanik.