Inguruetatik oinez (Bermeo)
Bermeo. Bermeoko Berbalagunek Bermeo inguruetatik oinez ibili eta euskara praktikatzeko hitzordua ipini du maiatzaren 30ean [zapatua]. Ikasturteko azken irteera izango da, eta aurrekoetan bezala, 9:30ean ipini dute hitzordua, Taraskan. Ibilbide zirkularra egingo dute, eta Taraskan bertan amaituko dute, 14:30ak aldera. Aurretik izena eman beharko da, 607 60 95 80 telefono zenbakira deituta. Horretarako azken eguna maiatzaren 28a [eguena] izango da.
Zailtasun gutxiko ibilbidea izango da, eta lagunanarteko irteera denez, Berbalagun ez da balizko ezbeharren erantzule egingo.