Inauterietako mozorro festa (Arratzu)
Arratzu. Inauterietako mozorro festan bilduko dira arratzuarrak Xaiborregaz otsailaren 16an (astelehena), 19:00etik aurrera, herriko plazan; euria eginez gero, frontoian bilduko dira. Eta, ondoren, txokolate jana izango dute bertara hurbiltzen direnek. Antolatzaileek mozorrotuta bertaratzeko deia egin dute.