Inauteriak (Morga)

Morga. Martxoaren 8an, Emakumeen Egunean, ospatuko dituzte inauteriak morgarrek, 13:00etatik aurrera. Hala, munduko emakumeez mozorrotzeko deia egin dute.
Egitaraua.
13:00. Poteo musikatua.
14:00. Udaletxean elkarretaratzea.
14:30. Bazkari herrikoia Poli Jatetxean. Tiketak Polin eskuratu daitezke martxoaren 2a aurretik, 30 eurotan helduak eta 15 eurotan umeak.
18:30. Jolas jatorrak adin guztientzako.
20:00. Dj Gu.
23:00. Mozorrorik onenaren saria.