'Inausketa berdea eta landare osasuna' formakuntza saioa (Busturia)
Busturia. Inausketa berdea eta landare osasuna formakuntza saioa, ekainaren 30ean (martitzena), 15:00etatik 19:00etara, Madariaga Dorretxean.
Aitor Etxeandia frutagintza teknikari adituarekin, saio teoriko zein praktikoa egingo dute: “Inausketa berdea funtsezko teknika da gaur egun: hurrengo urteko kimuak gutxitzen laguntzen du, lan-karga arinduz eta zuhaitzaren osasuna bermatuz. Teoria ikasteaz gain, bertan praktikatzeko aukera izango da”.
Izen-ematea: https://labur.eus/y3xnpqhc